XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

g) Sailordetzaren Zerbitzuen eta hari atxikitako arduralaritza-atalen ihardunerako artezpideak, adierazpenak eta erabakiak ematea.

h) Ikasliburuak onartzea.

j) Jaurlaritza-Batzarraren nahiz Batzorde Eskudunen aurrera eraman beharreko arazoak Sailburuari aurkeztea.

k) Sailaren ikastegien kokatze-tokien egitamuketa egitea.

l) Ikastegiak irekitzeko baimena ematea.

ll) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan.

m) Indarreango lege-manuek aitortzen dizkioten gainontzeko ahalmen, eskubide eta egiteko guztiak egiteratzea.

Hamaseigarren Atala.- Hezkuntza-Sailburuordeak Teknika-Ikuskaritzaren burugoa du; Ikuskaritza hau agintez eta ihardutzez Sailordetzaren menpe egongo da eta, bere ihardunetarako, teknika-lantalde batez lagundutako Ikuskari Nagusi bat atxikita izango.

Ikuskari Nagusiaren lantokia, deialdi irekia eginda, aukerango izendapenez beteko da.

Hamazazpigarren Atala.- Irakaspide-Berrikuntzarako Artezkariak, Hezkuntza-Sailburuordeak utzi diezazkionez gainera, honako egiteko hauek izango ditu: - Unibertsitatekoez besteko mailetako irakaskuntzaren egitamuketa, bultzatze eta garapenari datxekien guztia, irakaskuntzen birrantolapena, hezkuntzaren berrikuntza, irakaslegoaren birgaitze eta hobekuntza eta irakaspideen antolapena barne.

Sailak berenez egindako euskerazko irakaskuntza-gai eta ikasliburugintzaz eta kanpokoa ikuskatze eta bultzatzeaz arduratzea; Euskararen Gaitasun Agiriak emateko eskakizunak jarri eta dagozkion zehaztapidetzak erabakitzea, jendeak erabiltzeko agiri egokiak emateko xedez, Kultura eta Turismo-Sailari (HABE) entzun ondoren; irakasleak euskalduntzeko egitarauen eraentza eta antolakidetzea; Euskeraren Erabilera Arauzkotzeko Oinarrizko Legea eta hori garatu dezaten lege-manuak edo Hezkuntzaren alorreango horien ordezkoak egiaz eta eginkortasunez egiteratzeko beharrezko izan daitezen ekintzapide guztiak aurrera eramatea, eta bai euskeraren mintza-irakaskuntzaren alorrean hizkuntzaren ezagutza aztertzeko eta hobetzeko nahiz agintaritza eta norbanako-alorreko erakundeen euskerarekiko lanak antolakidetzeko eta suztatzeko bide eman dezatenak ere.

Hori guzti hori, Hizkuntza-Politikarako Idazkaritzarekin elkarlanaren kaltetan gabe, hizkuntzaren egitamuketa orokorrarekin antolakidetzeko bermapide.

- Hezkuntza-berrikuntzari gagozkiola, Artezkaritza honen ardurakoak izango dira ondorengoak: unibertsitatekoez besteko irakaskuntzan teknikabide berrien erabilera aztertzea eta arian-arian sartzea, eta Irakaspide-Aholku eta Eskola-Laguntza Tegiak suztatzea, bai kanpoko irakaspide-eskuarteak zuzentzeari bai ikastegien barneko eskola-laguntzari dagokionetan.

Eta honako hauek izango ditu xede: Gorputz-Heziketa, Berarizko Hezkuntza, Urrutira-Irakaskuntza eta Gara-adinekoen Etengabeko Irakaskuntzaren egitarauak egiteratzea, ezberdintasunak orekatzea Osagarrizko Irakaskuntza-Egitamuen eta Ihardutze-bidezko Hezkuntza-Egitarau berezien bitartez, Lan eta Gizarte Segurantza-Sailaren laguntzaren kaltetan gabe, Ihardutze-bidezko Lanbide-Hezkuntzaren alorreko antolakideketa bermatzeko bide.